domingo, 27 de marzo de 2011

LORE URDINAK ETA MOREAK

KUKU BELARRA.Aguilegia vulgaris.

 Bere izenak dioen bezala,udaberrian kukuaren kantuarekin batera loratzen da.
Sendabelar erabilera:Izerdia ateratzeko diuretikoa.





OROILOREA .Myosotis                                          









  ZALKE ARRUNTA .Vicia sativa

Ganaduaren bazkarako landatua izan da eta basati bihurtu da..



 

 
Euskal izena?
Lithodora prostrata.(carrasquilla azul, gaztelaniaz)



 
ZUNTZ-LINU,LINU.Linum bienne
Gaztelaniako "linaza" euskaratik dator :linu-hazia:"linaza"


 
GIRTANGORRI.Ajuga reptans
LEHORGARRIA ETA LISERIKETA HOBETZEKO.



  BIOLA.viola sp
Espektorantea,arnas arazoetan laguntzaile.
Lakoizketa :Bi hitzez osaturiko hitza:bi eta ola(ohola) petaloak kokaturiko erari erreferentzia eginez.("Urola bailarako landareak".Xabier Arenas ,Igotz Arenas)



BIRI-BELARRA.Pulmonaria longifolia.
Birika eta bularreko gaixotasunetarako.suspergarria.


                             Veronica persica




Latharea clandestina.Hierba madrona gaztelaniaz.
                            Euskal izena?



INKONTE BELARRA.Vinca major.
 Antzina baserrietan landatzen zen.Egun Antzinako bizilekuen adierazgarri.Baso,itzalean gustora egoten den landarea.Antzinaroan hiltzen ziren umeei koroak egiten zitzaizkien.



LILA.Buddleja davidii. INBADITZAILEA.
Jatorria: Ekialdeko Asia: Txina.
Habitata: Arekak, ezpondak eta alfer-lurrak.
Statusa: Komunitate erdi naturaletan iraunkortasunez
finkaturiko espezie aloktonoa.
Nola sartu den: Apaindurarako laboratzen da.
Ezaugarriak: Urdaibaiko eremu askotan hedapen
handia izan du azken urteotan. Latentzian
egon arren, gaur egun hedapen argiko
sintomak ditu, basoko bideak, ezpondak eta
arekak ugaritzearen ondorioz.

 


Mozketak izan
ondoren sustraitik ernetzeko gaitasuna dauka,
baita izozteen ondorioz goiko aldea hiltzen
denean ere. Hazi asko sortzen ditu (40.000ra
heldu ahal da, infloreszentziaren bidez). Nahiago
izaten ditu aldatutako eremuak, landaredia
autoktonorik ez dutenak. Komenigarria
da hedapeneko gune berriak ezabatzea, horiek
hazitegi bihurtu baino lehen.
(Landare arrotz inbaditzaileak
Urdaibai Biosfera Erreserban.Eusko jaurlaritza)
 












MURRIONA .
              Borago officinalis (L.)
Landare bezala ez da antzinaroko testuetan aipatzen,historialariek erdi aroan Afrikatik ekarri zutela uste dute.Baratze landarea izanik basa landare bihurtu da hainbat bazterretan.(Agurain.org)









BASATXIKORIA
 Cichorium intybus L.
K.A 1500 Egipton jada aipatua.
 Gure arbasoek txikoriaren infusioaz igurtziten zituzten abereak eulien ziztadak saihesteko.




    Mundu guztian da ezaguna Cichorium intybus TXIKORIA. Gota, anemia, paludismoa, anorexia eta abar luze bat sendatzen laguntzeko erabili izan da. Manipulatu behar dugunean, kontutan hartu behar dira bere berezitasunak; esate baterako, hostoak udazkenean garatzen ditu eta landarea loratzerakoan, zimeldu egiten dira; bestalde, loreak fotosentikorrak dira eta beraz, argiarekin itxi egiten dira.
SENDABELARRAK: naturak ez du botikarik behar
1996/10/01 Kamiruaga Garitaonandia, Mariñe Iturria: Elhuyar aldizkaria


               

      Campanula