domingo, 14 de noviembre de 2010

LORE ZURIDUNAK

NASAILORA.Filipendula ulmaria.
Antiinflamatoria,diuretikoa eta erreuma gaixotasunarentzat ere erabiltzen da.
Jende gutxik daki ordea landare honek, egun horren ospetsua den "aspirina"ri izena eman ziola, spirearen eratorria baita.Arrazoia, izen komertzialaren bila ari zirenean antzeko printzipio aktiboak zituen landarea aukeratzea baino ez zen izan.






SOROETAKO ERREGINA ere esaten zaio.Maruriko "Began" ugari dira.








ASUN HANDIA.Urtica dioica

 Betidanik ezaguna, hainbat erabilpen izan ditu gure inguruko belar gehienak bezala.Milaka urteetan gizakiak egunerokotasunean hurbil izan du asuna: etxeko atean berez jaioa, ortu inguruan, herrirako bide bazterrean...nagusi zein umeak zauritu ditu ondotik pasatzean haurren negarrak eraginez eta mentarekin, ilenarekin edo inguruko beste hainbat landareren bila zoro moduan, majikoak ziren belarren bila , mina kendu nahiean ibili gara sarritan.
 Gizakiak urteetan eta urteetan erabilpenak aurkitu dizkio asunari: sendatzeko, gure sukaldeetan, gaixotasunen ostean indarrak hartzeko, gorputza garbitzeko barrutik eta kanpotik...
Erabilpen batzuk zalantzazkoak beste batzuk sineskeri? baina hala ere hauetariko asko eta asko egun zientifikoki probaturik.
Asunak historian zehar hamaika erabilpen izan ditu eta ziurrenik asko eta asko ere galdu dugu bidean. Badirudi Grezian Asunak egungo "viagra"ren erabilpena zuela, ipurdi eta sabeletik igurtziz topera jartzen omen ziren, konprobatuko? Paper pasta egiteko ere erabilia izan omen da, oihalak tintatzeko, sokak egiteko...
"Asunak jaten bakarrik gizakiak urte batzuk bizi ahal izango luke" Elvira Crespo de Garbisuren PLANTAS MEDICINALES DEL PAIS VASCO.
Amaginarrebari ere entzun diot gripea sendatzeko, kalentura kentzeko..."plegazinoak" (igurtzaldiak) egiten zituztela, asunekin gorputza astindu edo igurtzi. Hau Jatabe-Maruriko Billabaso auzoan kontatua, Etxeberri baserriko Julia Ugalde Ugarteri.
  Dirutza gastazen dugu supermerkatuetan saltzen dizkiguten barazkietan (batzuetan bai tristeak gainera).
Ortua dugunok dirutza ez baina hainbat ordu ematen dugu lurra prestatzen, ongarriak zabaltzen, belar txarrak kentzen...Bai xelebreak garela!  Asuna Barazki bezala espinaken antzerakoa da, patatekin egosi eta olioa eta gatza gehituz goxo-goxoa eta bitamina eta mineral pila ditu, debaldekoa gainera.
Egosi ostean tortilan, hosto handiak tenpurarekin...
Eskularruekin hartu edo bestela ileak kontrara ez mintzeko, nik hala ere ez nuke egingo.Hartu  eta  ordubete pasatzean ez direla mingarriak diote.Egosi ostean ere ez dira mingarriak. 


SENDATZEKO ERABILPENAK:Odola garbitzeko, erreuma, bronkitisa, anemia, diabetesa, gota...


SUKALDEAN

  • ASUNAK PATATEKIN: Patatekin egosi eta olioa eta gatza gehitu (Espinakak bezala)

Egosi ostean tortilan, hosto handiak tenpurarekin...Eskularruekin hartu edo bestela ileak kontrara ez mintzeko, nik hala ere ez nuke egingo.Hartu  eta  ordubete pasatzean ez direla mingarriak diote.Egosi ostean ere ez dira mingarriak
  • OGIA ASUNEKIN
2016-1-20
Osagaiak: Edalontzi bat ur epel, goilarakadatxo bi azukre, 25gr legami freskoa (edo hiru goilarakada garagardo legami lehorra), 2 oliba olio goilarakada (extra,eko..), 435gr indardun gari hirina(ogia egiteko hirina), goilarakadatxo bat gatz, asun garbi eta bildu berri sortatxo bat (konfiantzazko lekuan batu).
ASUNAK LAPIKOAN


Nola egin:Asunak su eztitan egosi bigundu arte , zurtoinak kendu eta hostoak bakarrik gorde.
 Nahastu ura eta legamia olioa eta azukrea. Hirina eta gatza ontzi batean bota zulotxo bat egin sumendi baten modura eta erdian bota ura legami eta olioarekin. Nahastu eta amasatu 15-20 minutuz.Utzi leku epel batean legamiak bere lana egin dezan (oihal busti batekin estali lehortu ez dadin) eta bolumena bikoizten duenean  (odu bat inguru)berriz ere amasatu.Utzi berriro handitzen eta orduan labean sartu .Labean ontzitxo bat sartu urarekin hezetasuna egon dadin.200 gradu 30 minutuz.






ORTUAN:Hainbat erabilpen ditu ondorengo helbidean ikusgai

http://baratzeparkea.ekogunea.eu



  • Lurraren eta begetazioaren mikrobio-flora indartzeko
  • Konposta aktibatzeko
NOLA EGIN
  •  Landare osoa loratu aurretik bildu. Rolf Petersonen lanek erakutsi dute fermentazioaren bilakabidean dituen fungizida-efektuak.  Infusioan: (10 litrotan kilo bat nahastu 12 orduz, %10 diluituta) intsektifugoa da (landare-zorri, akaroak, karpokapsa) eta beste batzuetan intsektizida (zenbait landare-zorri). Hartzitutako aterakina (10 litrotan kilo bat nahastu eta egun batzuetan zehar utzi) hazien ernetzerako mesedegarria omen da eta hala egiten dute ortu kontuetan oso ezaguna den frantziako monastegi bateko monja talde batek. Landareen immunitate-defentsak indartzen ditu: gehienez 30 minutuz beratzen jarri  aterakin hutsa baldin bada edo 12 orduz aterakin diluitua baldin bada (%20). Disoluzio honek sustrai hutsean landatzen den zuhaitzaren sustraiak lohitzearen efektuak indartzeko balio du eta baliagarria da baita sustrai hutsean landatutako barazkientzat (porrua, aza, letxugak, tomatea...).







AINGERU BELARRA.Angelica silvestris




ARKAKARATSA,ASTARROSA,LARRARROSA,SASI ARROSA,OTSALAR.
Rosa canina L














MAIRU BELARRRA(MORENO-BELARRA).Solanum nigrum














ARTZAIN- ZAKUA.Capsella bursa-pastoris



LATXORTENA.Lobularia maritima










NEGAKINA.Fumaria muralis












                                 

                                             


MILORRIA.Achilea millefolium.
Diurietikoa .Dosi handietan zorabioa eragiten du.

  






Valerianella sp.



MARRUBIA.MAILUKI.MALLUKI.Fragaria vesca
Lakoizketa:Bia:alea,marru:soinu,zarata(marrubi haziek murtxikatzean egiten duten zarata...)




PlANTAINA.Borzain-belar.Borzain.Plantago lanceolata. 

Katarroak sendatzeko erabiltzen da batez ere.
Jarabea egiteko:
-300gr plantaina hosto
 -150gr ezti
-Ur pixka bat
Su baxuan berotzen jarri,likido lodi bat egin arte.
Iragazi eta epeltzen denean kristalezko ontzian sartu.
(katarroa,eztula eta eztarriko arazoak sendatzeko,egunean pare bat goilarekada hartu).



 IZAR BELAR.Stellaria holostea.Biriketako gaitzentzat erabili izan da.







MASUSTA.RUBUS FRUTIROSUS AGG







Large Photo of Sambucus nigra 
INTSUSA 
SAMBUCUS NIGRA
Arnas bideko gaitzak: Intsusaren loreak oso lagungarriak dira hotzerirako, griperako eta bronkitiserako. Sukarra jaisteko eta mukiak kanporatzeko ere erabiltzen da. Bestalde, arnas bideetako hantura jaisten du. Hori sendatzeko hartu intsusaren loreekin egindako infusioak. Horretarako, 20-30 gramo lore erabiliko ditugu ur litro bakoitzeko. Egunean bizpahiru aldiz har daiteke.
Zauriak, erredurak, kolpeak, ospelak... Intsusa ukenduak eman. Adarren bigarren azala erabiltzen da horiek egiteko.
Konjuntibitisa ,betxindorrak...Begiak garbitzeko,  Kasu hauetan ere, 20 gramo lorerekin egindako infusio batekin garbituko ditugu begiak.
Aurpegia garbitzeko, leuntzeko: Loreekin egindako infusio beroa ontzi handi batean jarri, eta aurpegia hara inguratu. Horri esker, aurpegiko poroak irekiko zaizkigu. Behin eta berriz eginez gero, aurpegia leuntzen joango da, pixkanaka.
NOIZ ETA NOLA BILDU. Loreak, hostoak, fruituak eta zurtoinaren bigarren azala erabiltzen dira. Kanpoko azal marroia kendu egin behar da barruko azala bildu ahal izateko.
        Basoak, bide ertzak eta errekaka atsegin ditu, besteak beste. Udaberrian eta udaran loratzen da. Lekuaren arabera izaten da hori, dena den. Gehienetan, halere, maiatza hasieran ateratzen dira lehen loreak. Horiek jasotzeko sasoirik egokiena uda da. Fruituak jasotzeko, berriz, apur bat itxaron behar da. Uda amaiera eta udazken hasiera izaten dira horretarako garairik egokienak. Zurtoinaren bigarren azala ere, orduantxe biltzen da.
Fruituak izan ezik, lehortu, eta urte batetik bestera gorde daiteke. Egokiena, zati bakoitza ontzi batean gordetzea da. Horrela, ez ditugu nahastuko.
JAN. Intsusa jan egin daiteke.Loreak eta fruituak dira gehien jaten direnak. Jateko, fruituak prestatu egin behar dira. Bestela, oso mikatzak izaten dira.Toxikoak direla diote batzuek. Fruituekin marmeladak, jaleak, zukuak, ardoak... egin daitezke. Loreak ere jaten dira. Egokiena albardatzea edo eta olio berotan frijitzea da. Azukrea bota daiteke gainetik, apur bat gozatzeko.
OSAGAIAK. Mineralak, C bitamina, taninoak, kolina eta alkaloideak dauzka. Denak oso garrantzitsuak dira osasuntsu egoteko.
KURIOSITATE MODUAN. Greziarren garaian sanbuke izeneko musika tresna bat egiten zuten intsusaren adarrekin. Badirudi, hortik datorrela latinezko sambucus izena. Beraz, gauza askotarako erabiltzen zen intsusa.
ZER EGIN. Infusioak, marmeladak, jaleak, tinduak, ardoak, ukenduak, likoreak eta abar egin daitezke intsusarekin.
INFUSIOA. (katarroa, gripea, bronkitisa...) 3 minutuz 20-25 gramo intsusa irakin ur litro batean. Ondoren, bost minutu estalita eduki. Egunean bizpahiru aldiz har daiteke: goizean, eguerdian eta gauean, adibidez.
UKENDUA. (larruazaleko arazoak, erredurak, zauriak...). Ukenduak egiteko intsusaren bigarren azala erabiltzen da. Horretarako, kanpoaldeko azal marroia erabat kentzen da. Ondoren, barruan gelditzen den azal berdea hartu. Zurtoinean itsatsita dagoenez, tira egin behar izaten da.
Ukendua egiteko, jarri 30 gramo azal oliotan. Litro erdi oliorekin nahiko izango da. Ondoan 100 gramo argizari desegin sutan. Behin desegin denean, dena nahastu. Erabat hoztu baino lehen ontzietan sartu. Gainerakoan, ukendua ez da behar bezala egingo.
BESTE LANDARE HAUEKIN erabil daiteke: tila, malba, ilena, txikori belarra, eztul belarra, biri belarra... Makina bat infusio eta ukendu egin daitezke horiekin. Denak dira osasungarriak. Gainera, nahastuz gero, landare horiek dituzte ezaugarriak aprobetxa daitezke.
OHARRAK. Intsusaren oso antzeko beste landare bat ere bada gure inguruan. Landare horrren izena andura da (sambucus ebulus) . Andura eta intsusaren artean bada alderik, baina hain dira antzekoak, non askok nahastu egiten baitituzte. Ezagutzen ez dutenentzat, adibidez, ez da erraza bereiztea. Intsusa zuhaixka da; andura, berriz, landarea. Nahiz eta handia izan, ez da zuhaixka. 50 eta 200 zentimetro luze izan daiteke.
Intsusaren antzera, adarduna da, baina horiek ez dira horren gogorrak. Zanpatu edo txikitzen baditugu, hostoek nahiko usain desatsegina dute.
Normalean, intsusa loratzen da lehenbizi. Horri loreak lehortu edo erortzen zaizkionean hasten da anduraren loratze garaia. Nolanahi ere, toki askotan elkarrekin izango dira loretan.
Loreak ez dira erabat zuriak, arrosak baizik. Horixe da duten alderik esanguratsuenetakoa. Biak loretan egonez gero, erraz bereiz daitezke.
Bide ertzak, laharrak eta leku zakarrak gustatzen zaizkie, batez ere. Leku hezeak ere atsegin dituzte. Ez da zaila izaten topatzea. Gurean erruz daude.
Biek fruitu beltzak izaten dituzte, baina andurarenak toxikoak dira. Beraz, ez dira jan behar. Halaber, beste hainbat gauzatarako ez erabiltzea komeni da.
Beraz, andura eta intsusa nahasgarriak izan daitezkeenez, komeni da ondo ezagutzea. Izan ere, intsusa oso ona da osasunerako.
 Jan egin daitekeen arren, kontu handia izan behar da. Izan ere, fruituak oso mikatzak dira
Greziarren garaian 'sanbuke' izeneko musika tresna egiten zuten intsusaren adarrekin.
            BIBL.NEKANE MARTIARENA.




PORTUGAL TXILARRA,GINARRA,INARRA.Erica lusitanica (Billabason)



 HARRAUSIA;SAXIFRAGA.Saxifraga hirsuta L.(Billabason)