Ortuan eta lorategietan "belar txarrak" kentzen ibiltzen gara, udaberri eta udan batez ere.
Belar txar horien artean jangarriak diren hainbat eta hainbat landare daude, berez ateratzen direnak, inolako lanik eman gabe eta gure gorputzerako hain onak eta bitaminaz beterikoak.
Badirudi aspaldiko garaietan gizakiak ongi ezagutzen zituela landare jangarri hauek.
Neolitoan gizakia bere gustuko landareak landatzen hasi zen, garia, artoa...Badirudi beraiek ereindakoa jatea hasi zela ohikoena izaten (egungo egoera) eta benetan behartsuek bakarrik egiten zutela fruitu bilketa eta basa landareak jan. Lotsagarri bihurtu omen zen basoko edo inguruko landareak biltzea jateko.
BAI XELEBREAK GARELA!!
"Asunak jaten bakarrik gizakiak urte batzuk bizi ahal izango luke"
Elvira Crespo de Garbisuren PLANTAS MEDICINALES DEL PAIS VASCO.
XABI HOSTO ZURIA (2016-8-3)
Xabi hosto zuria (Chenopodium album) |
Xabi hosto zuria ortuetan belar "TXAR"ren
artean jaiotzen den horretariko bat da. Nik inolako mimorik gabe kentzen nuen,
baina orain urte batzuk jangarria zela jakin nuen eta ez hori bakarrik,
Kaltzio, bitamina (A,B, acido folico) eta proteina pila omen dauzka. Euskal
Quinoa hau altxor bat da. Gizakiak duela milaka urte kontsumitzen zuen jada.
Hosto xamurrak entsaladatan eta hosto helduak 30
minutuz ur gutxitan egosita espinaken modura jan daitezke. Haziek proteina pila
dute eta sustraiak sendabelar modura erabiltzen dira.
Honen
familiakoak dira: Quinoa, espinaka, erremolatxa gorria eta zerba.