lunes, 23 de noviembre de 2015

BASALANDARE JANGARRIAK

       
                                         

Ortuan eta lorategietan "belar txarrak" kentzen ibiltzen gara, udaberri eta udan batez ere.
Belar txar horien artean jangarriak diren hainbat eta hainbat landare daude, berez ateratzen direnak, inolako lanik eman gabe eta gure gorputzerako hain onak eta bitaminaz beterikoak. 
Badirudi aspaldiko garaietan gizakiak ongi ezagutzen zituela landare jangarri hauek.
Neolitoan gizakia bere gustuko landareak  landatzen hasi zen, garia, artoa...Badirudi beraiek ereindakoa jatea hasi zela ohikoena izaten (egungo egoera) eta benetan behartsuek bakarrik egiten zutela fruitu bilketa eta basa landareak jan. Lotsagarri bihurtu omen zen basoko edo inguruko landareak biltzea jateko.
 BAI XELEBREAK GARELA!!

"Asunak jaten bakarrik gizakiak urte batzuk bizi ahal izango luke"
Elvira Crespo de Garbisuren PLANTAS MEDICINALES DEL PAIS VASCO.



                                     XABI HOSTO ZURIA (2016-8-3)
 Xabi hosto zuria (Chenopodium album)


Xabi hosto zuria ortuetan belar "TXAR"ren artean jaiotzen den horretariko bat da. Nik inolako mimorik gabe kentzen nuen, baina orain urte batzuk jangarria zela jakin nuen eta ez hori bakarrik, Kaltzio, bitamina (A,B, acido folico) eta proteina pila omen dauzka. Euskal Quinoa hau altxor bat da. Gizakiak duela milaka urte kontsumitzen zuen jada.
Hosto xamurrak entsaladatan eta  hosto helduak 30 minutuz ur gutxitan egosita espinaken modura jan daitezke. Haziek proteina pila dute eta sustraiak sendabelar modura erabiltzen dira.

Honen familiakoak dira: Quinoa, espinaka, erremolatxa gorria eta zerba.

domingo, 27 de marzo de 2011

LORE ARROSAK

 
ZALKE ARRUNTA
Vicia sativa


ASUN BORTA
Lamium maculatum l. 
ASUN BORTA 2
stachis silvativa




NABARLORE,NABARLOSA.
Centaurea







BUDLEYA.
(ikus urdinak eta moreak)


BELARMINA
Centaurium erythraea  Hainbat lekutan ilea horitzeko erabilia.




AINARRA KANTAURIARRA,TXILARRA.
Daboecia cantabrica . 
Garai batean txilarrak erratzak egiteko erabiltzen ziren,bere zurtoin gogorrak aproposak ziren horretarako



 
GARDUA
Cirsium vulgare


    
KUKU LOREA
lat.Lychnis flos -cuculi
kukuaren lorea esan nahi du, garaian loratzen delako agian.


HIRUSTA GORRIA
 Trifolium pratense.                  
Trifolium arvense babosa larreetako belar tipikoa da eta haziendarako oso preziatua. Loreen infusioak hortzoiak indartu eta piorrea ekiditen du.
Kamiruaga Garitaonandia, Mariñe Iturria: Elhuyar aldizkaria

  
 SAN ROBERTOREN ZAINGORRIA.
 Geranium Robertianum
Adibidez zaingorriaren (Geranium robertianum) infusioak beherakoa desagertzen laguntzen eta diabetearen kontrako eragina ere badu.
SENDABELARRAK: naturak ez du botikarik behar
1996/10/01 Kamiruaga Garitaonandia, Mariñe Iturria: Elhuyar aldizkaria



            KUKU PRAKAK. 
Digitalis purpurea.
Ederra bezain pozointsua.


Malva sylvestris

LANDARE BERDEAK

AZERIBUZTANA
 Equisetum telmateia
Egosketa konjuntibitisaren kontra erabili ohi zen.
Lakoizketa:Eztañu -belarra .Gure amamek eztainuzko ontzi,lapiko eta platerak garbitzeko erabili ohi zuten.Soldaduek armak ere .
 
SENDABELARRAK: naturak ez du botikarik behar
1996/10/01 Kamiruaga Garitaonandia, Mariñe Iturria: Elhuyar aldizkaria



   AZERI BUZTANAK
Equisetum telmateia










 
SUGE BELARRA
 Arum italicum
Hostoak toxikoak dira hortik datorkio beste izena:Erre belarra.


 
TXANTXAPOTA.Ormabelarra.Horma-belar.Txapela(ume hizkuntza).Txori-mahatsa. 
Umbiliculus rupestris
Antzinaroan maitasun edabeak egiteko erabiltzen zen.Baita epilepsia gaitzarako ere.
Medikuntzan erredurak hozteko erabili izan da.(flores de Europa,M.yR.Spohn)



TXANTXAPOTA. 
Umbilicus rupestris.
Lakoizketa :Ormabelarra.txori mahatsa.Umeek,txapela deitu ohi zioten. 
"Urola bailarako landareak".Xabier Arenas eta Igotz Arenas

 
OTSABA EMEA
Helleborus viridis.


ERRATZA 
Ruscus aculeatus.


 
ESNE BELARRA. 
Euphorbia helioscopia 


IRIAR,IZTARRO. 
Dryopteris filix-mas


ORRAZI-IRATZEA. 
Blechnum spicant


SAN JOAN IRATZEA
 Osmunda regalis  
 Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua deritzon liburuaren arabera, espezie honen banaketa-area kostalde atlantikoa da eta leku epel eta tropikaletan hazten da.
Flora mehatxatua lau mailatan banatuta dago eta sailkapen horretan "arraro" moduan dago jasota gure iratzea,
San Joan iratzeak 2,5 metroko garaiera izan dezake eta iturburuei oso loturik dago.


ITURRI BELAR BELTZA
Asplenium adiantun nigrum










XARDIN-BELAR BELTZA 
Asplenium trichomanes












                 HUNTZA
 Hedera helix
Huntzaren  infusioa hartuz gero , hilekoak ez dira horren mingarriak izango.    
SENDABELARRAK: naturak ez du botikarik behar
1996/10/01 Kamiruaga Garitaonandia, Mariñe Iturria: Elhuyar aldizkaria